Arrienan, 23:15ean, San Juan su tipikoa piztuko dute, eta, ondoren, Ilunbeltz izeneko ikuskizunean Leioako Txistuman eta Gure Ohiturak Dantza Taldeak ere parte hartuko dute. Gauerdian, txosnen gunean, akelarrea eta erromeria izango dira jaiari amaiera emateko.
Leioako Udalak gogorarazi du Gune Morea eta doako taxi-zerbitzua ere erabilgarri egongo direla, jai-giro segurua eta irisgarria bermatzeko.
Aste-akabuan, Leioak jai giroa bizi izan du, eta, atzo, domeka, jendetza bildu zen udaletxeko plazan Elizateko Aurreskuaz gozatzeko, eta Vulkano Show Orkestraren kontzertuak 7.000 ikusle inguru bildu zituen Agirre Lehendakariaren plazan. Txosnetan, berriz, Belako eta 3 Killer Zombies taldeek jarri zuten musika.
Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak nabarmendu duenez, "San Juan gaua Leioako jaietan ezinbesteko hitzordua da, eta aurten ere, herritarrek eta bisitariek tradizioa eta dibertsioa uztartzen dituen gau paregabea biziko dute".