Jaietan murgildu dago bete-betean Leioa. Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, herriko 114 kuadrillek parte hartu zuten San Juan jaiei hasiera eman zien jeitsieran, giro ezin hobean. Mozorro originalak, aldarrikapenak, karrozak eta, batez ere, umore ona izan ziren udalerriko erdiguneko kaleak kolorez bete dituen desfilean. Adin guztietako leioaztarrek ez zuten galdu gura izan jaien lehenengo txanpa hau. Bizi ezazu berriro jaitsierak utzitako une dibertigarrienak jarraian prestatu dugun argazki-galeria honetan!
eka 22, 09:55 Leioa
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!