Euskaraldia palara jokatzen eta bertsoakaz abiatuko dute Lemoizen

Ander Zarraga 2022ko aza. 8a, 09:51

Unai Mendiburu eta Jone Uria bertsolariek saioa saio ibiltaria eskainiko dute domekan Lemoizen.

Azaroaren 13an, domekan, Lemoizen Euskaraldiari harrera egiteko bertso-jira musikatua egingo dute Jone Uria eta Unai Mendiburu ALBEko bertsolariek. Aurretik, 10:30ean, pala topaketa egingo dute frontoian, eta, ostean, 12:00etan, aurkezpen-ekitaldia egingo dute Urizar auzoan; bukatzeko, bertsolariakaz batera herriko trikitilariak ere egongo dira herriko kaleak girotzeko.

Lemoizen Euskaraldiaren inguruan egingo diren ekitaldiak osatzeko, azaroaren 20an, 12:00etan, Txorotxaranga egingo dute, eta, 18:00etan, taberna ibiltaria egongo da Armintzan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun