Egitaraua

Txapel Reggae: musikagaz bat egiteko unea

Nahia Martinez Gondra 2023ko uzt. 10a, 10:26

2017ko Txapel Reggaea.

Armintzara bueltatuko da uztailaren 15ean Txapel Reggae jaialdia, eta, aurtengo ediziorako, askotariko programazioa osatu dute antolatzaileek. Euskal artistez gain, nazioarteko talde andana ere gonbidatu dituzte;hala, reggae musikako musikagile onenen topaleku izango da.

Uztailak 15, zapatua

  • 12:00, Batukada: Batukale Samba, txosnan. 
  • 12:00 Dancehall ikastaroa: Amaia Sinobas, skatepark-ean.
  • 12:30 Diversityenea: Betto Snay eta Marra Junior.
  • 13:00 Dub Corner: Bomb Bass Hifi Sound, More Jaia DJS., Dr. Baltz eta Stepi Selektah eta lagunak. 
  • 13:30ean, kazolen aurkezpena eta epai mahaiaren xede-hartzea.
  • 21:00 Kontzertuak, Biobizz Portua Stagen: Claire Angel, Awa Fall, The 3quencies, Kologne, Roots Steppers, Juantxo Skalari, eta Rumbo paraiso. 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun