Egitaraua

Bueltan dira Lemoizko karmenak!

Nahia Martinez Gondra 2023ko uzt. 6a, 11:37

Uztailaren 12tik 16ra ospatuko dituzte Karmen Jaiak.

Udako momenturik itxarotetsuena heldu da lemoiztar guztientzako: Karmen jaiak! Hala, uztailaren bigarren hamabostaldian, Armintzako kaleak jai-giroaz beteko dira mota guztietako ekintzak eskainiz herritar guztientzako. Uztailaren 12tik 16ra, jai-batzordeak adin-ezberdinei zuzendutako ekimenak antolatu ditu, hala nola triatloia, umeentzako jolasak, mozorro desfilea, eta, nola ez, Txapel Reggae jaialdiaren ospakizuna. Beraz, prest zaude jaietan dena emateko?

Oharra, egitaraua behin-behinekoa da oraindino; behin betikoa dagoenean eguneratuko dugu.

 Uztailak 12, eguaztena

  • 18:00 Txupinaren jaurtiketa eta pregoiaren irakurketa.
  • 18:30 Umeen eta helduen triatloia.
  • 20:00 Bertso-triki poteoa.
  • 21:00 Otarrainxkak, txosnan.

Uztailak 13, eguena

  • 12:00 Umeentzako jolasak.
  • 12:00 Jubilatuen hamaiketakoa (zehazteke) eta tortilla-txapelketa txosnan.
  • 13:00-14:00 Izen ematea.
  • 15:00-15:30 Tortillen aurkezpena.
  • 17:00 Sari-banaketa.
  • 17:00 Bits-festa, portuan.
  • 18:00 Puzgarriak, frontoi inguruan.
  • 18:00 Armintza Paleta Txapelketako finala.
  • 20:30 Txitxi-burruntziak, txosnan.
  • 21:00 Kontzertua: Entzi eta Otsoa.

Uztailak 14, barikua

  • 12:00 Umeentzako tailerrak.
  • 12:00-15:00 Desfilerako izen-ematea, txosnan.
  • 13:00 Vermouth lehiaketa, tabernetan zehar.
  • 18:00 Pala partiduak, Armintzako frontoian.
  • 21:00 Mozorroen desfilea.
  • 22:30 Erromeria: Trikizio.

Uztailak 15, zapatua

  • Uztailak 15, zapatua
  • 12:00 Batukale herrian zehar.
  • 12:00-13:00 Dancehall ikastaroa, skate pistan.
  • 12:30 Hitzaldia, txosnan: SOS Arrazakeria.
  • 13:00   Sound Systemak, skate pistan.
  • 22:00 Kontzertuak, portuan.

Uztailak 16, domeka

  • Orduak zehazteke Jubilatuen hamaiketakoa, Meza eta prozesioa, eta ur-jolasak.
  • 20:00 Bingoa txosnan umeentzako eta helduentzako.
  • 22:30 Txokolatada eta jaien amaiera.
Erlazionatuak

Txapel Reggae: musikagaz bat egiteko unea

Nahia Martinez Gondra 2023 uzt 10 Lemoiz

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun