Jokoak eta lehiaketak ez dira faltako, izan ere, marianito prestatuaren txapelketa egingo dute, umeen eta helduen triatloia, baita mozorro-lehiaketaren ohiko jaitsiera ere. Gainera, aurten berrikuntza bat txertatu dute: kuadrillen bideo lehiaketa egingo dute lagun-talde bakoitzak bere sormen eta produkzio zinematografiko gaitasunak herri guztiari erakusteko. Jatekoari dagokionez, jaietako lehenengo egunean otarrainxkak emango dituzte, txosna-gunean. Horrez gain, nagusientzako hamaiketakoa egongo da, eta tortilla-txapelketa ere egingo dute. Musikari dagokionez, Txapel Reggaeak musika beltzari ohorezko tokia gordeko dio, hori baita jaialdiaren erdigunea aurten ere. Gainera, Rock&Bollo kontzertua ere izango dute herritarrek; DJ Ikerrek herria girotuko du, triki-poteo animatua herrian barrena arituko da eta Urrats erromeriagaz dantzan jartzeko aukera izango dute lagun guztiek. Hala, ekintza guzti horiekaz biztanleek eta ingurukoek ez dute aspertzeko astirik izango, beraz, animatu eta gozatu jaiez!
Egitaraua:
Uztailak 11, eguena
- 18:00 Txupinaren jaurtiketa eta pregoiaren irakurketa.
- 18:30 Umeen eta helduen triatloia.
- 20:00 Kontzertua txosnan: Rock&Rollo.
- 21:30 Otarrainxkak, txosnan.
- 22:00 DJ Iker.
Uztailak 12, barikua
- 12:00 Umeentzako tailerrak.
- 12:30 Marianito prestatuaren txapelketa.
- 17:00 Pala-partidak, frontoian.
- 20:00 Mozorro-lehiaketaren jaitsiera.
- 23:30 Erromeria, Urrats.
Uztailak 13, zapatua
Txapel Reggae
- 12:00 Batukada.
- 12:00 AfroDance Masterclass, skate-pistan.
- 13:00 Diversity Enea, txosnan.
- 15:00 Sound Systemak, skate-pistan.
- 21:00 Kontzertuak, portuan.
Uztailak 14, domeka
- 13:00 Nagusientzako hamaiketakoa.
- 17:00 Bingo musikatua, txosnan.
- 20:00 Mariatxiak, txosnan.