Goiz-goizetik, 12:00etan hasitako batukadak herria esnatu zuen. Aldi berean, afrodance klase bat eman zuten skate park gunean, oinarrizko pauso batzuk erakusteko xedeagaz. Krema beharrezkoa zen zapatuan, izan ere, eguzkiak gogor jo zuen, eta, horregatik, festibalera hurbildu ziren askok itsasora sartu ziren parrandarako prestatzeko.
15:00etatik aurrera sound systema hasi zen eta gero 21:00etan gainontzeko kontzertuak. Antolatzaileen esanetan, nabaritu dute aurten hartutako neurri berriakaz giroa "ordenatuagoa" izan dela, izan ere, aurten ez dira sartu herrira kanpoko kotxerik.