Aurtengoa, iazkoaren aldean, giro apalagokoa izan zen festen hasiera. Txupinazoaren ostean, 17:00etan, tortilla txapelketa abiatu zen, eta 20:00etarako parte-hartzaileen platerak dastatzen ari ziren jada, sariak banatzeko prest. Talde gutxi batu ziren —bederatzi inguru guztira— baina bakoitzak tortilla ugari aurkeztu zituen; gehienek bina. Parte-hartzaile batzuei galdetuta ea tipulagaz edo gabe aurkeztuko zuten, erantzuna argia izan zen: tipularik gabe aurkeztu behar zen.
Lehiakideen artean kuadrilla gazte bi zeuden, Armintzatik etorriak; tartean adin txikiko batzuk ere, gogotsu bost tortilla aurkezteko asmoa zutenak. Giroa lasaia izan zen, eta aurten, ikusitakoaren arabera, txapelketa xumeagoa: iaz 90 tortilla aurkeztu ziren, eta aurtengo kopuruak askoz ere apalagoak izan dira. Datorren urtean markak hautsiko ote?