Uribe Kosta jaietan 2016

Miguel Beitia Santovenia: "Antolintxu eta Madalentxu txikiak hautatzea zailagoa da"

Iñigo Fernandez de Martikorena 2016ko abu. 25a, 12:33

Miguel Beitia.

Aurten beteko dira 30 urte  Plentziako San Antolin jaietan Antolintxurena, panpina baten ordez, benetako pertsona batek egin zuenetik, eta 27 urte, jaietan Madalentxu pertsonaia gehitu zutenetik. Miguel Beitia Santovenia Antolintxu eta Madalentxu elkarteko zuzendaritza-kideak bertako ohituren berri eman digu.

Zelan aukeratzen zituzten hasiera batean Antolintxu eta Madalentxu?

Lehenengo urteetan, jai-batzordeak edo horren arduradunak hautatzen zituen. Gu, ostera, 2001ean edo 2002an hasi ginen herri-bozketa egiten.

Zelakoa da egungo sistema?

Sei postontzi ipintzen ditugu herriko leku nagusietan: kaian, Eliz plazan, zubian, Isuskitzan, Saratxagan eta Gatzaminan. Bertan jendeak hainbat izen sartzen du, eta horiek dira gure hautagaiak. Ondoren gure egoitzara deitzen ditugu zinegotziak, aurreko Antolintxu eta Madalentxu guztiak eta kirol- edo kultura-elkarteetako bi kide. Joatea boluntarioa da. Bozkatzen dugu, eta boto gutxien duen pertsona kentzen dugu, bost izen geratu arte. Ondoren, bost hautagaiakaz harremanetan ipintzen gara ea ardura hartu gura duten. Ezezkoa bada, hurrengo bozkatuenari esaten diogu.

Eta txikiakaz?

Hori zailagoa da. Hartzen ditugu postontzietako izenak, baina eskolari ere eskatzen diogu 9 eta 12 urte bitarteko umeei eskaintzeko hautagai izan daitezela. Gero, guk aukeratzen dugu.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun