Udako jaiak 2017

Metro Bilbaok zerbitzu berezia ipiniko du zapatuan Plentziako San Antolin jaiengatik

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 29a, 12:51
Jaien hasieran aurkeztu ohi dituzte Antolintxu eta Madalentxu pertsonaiei bizitza ematen dieten herritarrak. © PLENTZIA KANTAGUNE

Plentziako San Antolin jaiak joan den zapatuan, abuztuaren 26an, hasi ziren; domeka honetan, irailaren 3an, amaituko dira. Ospakizun horietan behar bezala gozatu ahal izateko, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du zapatuan, irailaren 2an, gauez. Hala, gaueko zerbitzuaren trenen maiztasuna (23:00tik 6:00tara) honako hau izango da: Etxebarri - Plentzia, 18 minuturo; eta Basauri - Kabiezes, 30 minuturo. Bestalde, gogoratu iraileko barikuetan gau osoan ibiliko dela metroa.

Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun