EAJk alkatetza kendu dio EH Bilduri Plentzian

Erredakzioa 2019ko mai. 27a, 10:26

Aldaketa nabarmena ekarri du Plentzian independenteen alderdiak ez aurkezteko hartutako erabakiak: oraingoan, botoetan irabazle izateak alkatetza lortzeko balioko dio EAJri, gehiengo absolutuagaz gainera. Lemoizen bezala, alderdi bikoa izango da Udalbatza, eta azken lau urteetan aginte-makila eduki duenari oposizioa izatea egokituko zaio oraingoan.

Gorlizen bezala, Plentzian ere gutxigatik ez du lortu PSE-EEk zinegotzi bat aspaldiko partez: 51 boto falta izan zaizkio EAJri jesarleku bat kentzeko. Parte-hartzea handia izan da, %72 ingurukoa.

  • BOTO-KOPURUA: 2.463
  • ABSTENTZIOA: %27,88
  • EAJ: 1.153 (%47,29).
  • EH Bildu: 1.021 (%41,88)
  • PSE-EE: 142 (%5,82)
  • PP: 78 (%3,20)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun