Koronabirusa Uribe Kostan

Plentziako Udalaren sare sozialetako profil faltsua baliatu dute herritarren artean nahasmena eragiteko

Iker Rincon Moreno 2020ko mar. 12a, 09:19

Plentziako udal-arduradunek sare sozialetan deitoratu dutenez, Udalaren irudia "baimenik gabe" erabili dute Facebooken post bat publikatzeko, euren profil ofizialekoa dela simulatuta: "Herritarren artean nahasmena sortu duen argitalpen honen egilearen jarrera arduragabea salatu nahi dugu". Post faltsuan koronabirusa dela eta hurrengo asteetarako aurreikusitako ekimen denak bertan behera geratuko zirela esaten zen.

Horren aurrean, Plentziako Udalak nabarmendu du zein den bere benetako Facebookeko profila eta azaldu du orain arte hartutako erabakiak Eusko Jaurlaritzak egindako gomendioetan oinarritzen direla. Hala, udalerriko jubilatuen etxea ixtea erabaki dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun