Nekane Murga Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak premiazko agerraldia egin zuen atzo arrastian aurrerantzean indarrean izango den neurriaren berri emateko eta pandemiaren datuak eguneratzeko. Azaldu zuenez, hainbat kasu positibo atzeman dituzte Arabako hezkuntza-zentroetan; hori dela eta, prebentzio-neurri gisa, lurralde oso horretako irakaskuntza presentziala etetea erabaki dute, behin-behinean. Azpimarratu duenaren arabera, neurri hori ez dute hartu ikasleak arriskuan daudelako, baizik eta gaztetxoek birusa ez hedatzeko gainontzeko herritar ahulen artean. Izan ere, pertsona horiexek dira osasun-arazo handienak izan ditzaketenak koronabirusa dela eta.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Eudeli eskatu dio itxi ditzatela EAE osoko adinekoentzako aisialdi zentro denak.
Egoera EAEn
Atzo goizean Osasun Sailak emandako datuen arabera 261 kutsatu daude, eta horietatik 102 daude ospitalean. Hala ere, hildakoen kopuruak gora egin du azken egunetan, eta daborduko 9 dira EAEn. Laster gaurko datuak emango dituzte eta beheko taula eguneratuko da.
Martxoaren 11ko eguneratzea |
Kasu positibo berriak |
Pertsona ospitalizatuak |
Hildako pertsonak |
Kasu positiboak GUZTIRA |
ARABA |
48 |
73 |
4 |
201 |
BIZKAIA |
15 |
27 |
3 |
51 |
GIPUZKOA |
1 |
2 |
2 |
9 |
EAE GUZTIRA |
64 |
102 |
9 |
261 |
Aipatzekoa da ere EAE osoan koronabirusa atzemateko egindako 1.340 probetatik % 80ek negatiboa eman dute.