Arpillaoko elkarteek eraikina botatzea eta gelditzen den orubean karpak jartzea proposatu zioten Udalari, horregaz egin zuten azken batzarrean. Horrek denbora emango luke eraikin berria egiteko, eta elkarteak ez lirateke lokal barik geldituko. Dena dela, azken erabakia Udalarena da.
Udal-gobernua (EAJ) proiektuaren bideragarritasun ekonomiko eta teknikoa ari da aztertzen, eta aste honetan zehar emango du bere erantzuna. Hala ere, Udalak oraindino ez du zehaztu eraikina botako duten ala egitura konpontzea bideragarria den. Horretarako, Team ingeniaritza-enpresa eraikinaren egoera aztertzen ari da.
Bitartean, elkarteak beraien jarduerekaz jarraitu ezinik daude, abenduaren 23tik. Udalak frontoia eskaini zien, baina taldeek aukera hori baztertu zuten, tokia aproposena ez izateaz gain, kirol-taldeentzako aukera bakarrik zelako; Ambar eta gaztetxea kanpoan geldituko baitziren.