Danontzat gaztetxeko kideek gogoratu dutenez, ia urtebete darama itxita gune autogestionatuak, "arrazoi edo aitzakia ezberdinak direla eta". Hala ere, azpimarratu dute itxieraren erabakia, "politikoa" izan dela.
Hori dela eta, euren haserrea kaleratzeko asmoz, "eta ideiak eta jendea gelditu ezin daitezkeela ikus dezaten", kanpaldia egingo dute abuztuaren 14an, Ontziola plazan, 10:00etatik aurrera.
