Presoen aldeko VIII. Itsas Martxa, bideoan

Erredakzioa 2021ko abu. 8a, 11:51

Zortzigarrenez, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen aldeko mobilizazioa egin zuten joan den uztailaren 31n, Plentzian. Martxa eguerdiko 12:30ean hasi zen Plentziako metro geltokiaren aurrean dagoen zubi zurian, Kepa del Hoyo euskal presoari, espetxean hildakoei eta senideei omenaldia egin ondoren. Hona hemen egunak utzitakoak laburtzen duen bideoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun