Danontzat gaztetxea

"Herriak gaztetxearen beharra dauka"

Ander Zarraga 2021ko abu. 16a, 14:03

Ia urtebete itxita daraman Danontzat gaztetxearen aldeko kanpaldia egin zuten zapatuan, abuztuaren 14an, Plentziako Ontziola plazan. Arpillaoko lokalak itxi zituztenetik, gaztetxea ere ezin izan dute erabili, eta egoera hori salatzeko hainbat ekintza antolatu zituzten: hitzaldiak, manifestazio jendetsua, kontzertua eta kanpaldia. "Herriak gaztetxearen beharra dauka, horrek antolatzen duen agenda politiko, sozial eta kulturala oso garrantzitsua delako herriarentzat", azaldu zuten antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun