Arpillaoko Elkarteak Bizirik plataformak mobilizazio deialdia egin du domeka honetarako, abenduaren 19rako; 12:30ean elkartuko dira Arpillaoko lokaletan. Bertan egoitza duten bost elkarteek (Arkote Arraun Taldea, Danontzat gaztetxea, Plentzia Piraguismo Taldea, Plentzia Traineru Baltza eta AMBAR Elkartea) kaleratzearen ondorioz bizi duten egoera salatzeko manifestazioa izango da.
2021 abe 03 Plentzia
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!