Ia urtebete pasatu da Arpillaoko lokalak eta aparkalekua husteko agindua eman zenetik. Ordutik, bertan egoitza zuten elkarteek -Arkote Arraun Taldea, Danontzat Gaztetxea, Plentzia Piraguismo Taldea, Plentzia Traineru Baltza eta AMBAR Elkartea- hainbat eskari egin dizkiote Plentziako Udalari, beraien egoerari irtenbidea bilatzeko. Hala ere, salatu dute Udalak beraien behar izanentzako desegokiak diren erdibideko irtenbideak eman dizkiela, eta ez dagoela bien arteko komunikazio-knalik.
Egoera honen aurrean, kaltetutako taldeak ordezkatzen dituen Arpillaoko Elkarteak Bizirik plataformak Arartetekoari, EAEko herritarren defendatzaileari, babesa eskatu diola jakinarazi dute: "Egoera larria da eta Arartekora jo dugu konponbide bila". Alde batetik, Plentziako Udalagaz dituzten komunikazio-arazoak bideratu gura dituzte; eta, bestetik, elkarte bakoitzaren egoera zehatza zein den ikertzeko eskatuko dute.
Bitartean, iragarri dute mobilizazioakaz jarraituko dutela, eta abenduaren 19an manifestazioa antolatuko dute; "mobilizazioetara bueltatu behar gara eta egoera aldatu behar dugu".