Plentziako arraunlariek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute aste-akabu honetan Zumaian egin den KAE 1 ligako estropadan. Plentziarrak bost segundo atera zizkion Sanpedrotarrari eta 21 Pedreñari. Aurreko aste-akabuan, Pasaiako uretan garaipena eskuratu ondoren, Arkotekoek ligako lidergoa tinkatu dute garaipen honi esker.
Arkoteko arraunlariek ezin hobeto hasi dute denboraldia, atzo, hilak 26, Zumaiako (Gipuzkoa) XXXVII. Ikurriñan urteko bigarren garaipena lortu ondoren. Plentziarren atzetik geratu ziren San Pedro sei segundotara, Pedreña 21 segundotara, eta Pedreñak itxi zuen atzoko estropadako podiuma.
Denboraldiko lehen estropadetan garaipen bana eskuratu ondoren, Arkote KAE 1 ligako lidergoan finkatu da, 24 puntugaz. Atzetik ditu Sanpedrotarra (22), Zarautz eta San Juan (17), Pedreña eta Hondarribia B (16), Castro (12), Deusto (11), Camargo (9) eta Busturialdea eta Orio B (3).
Irakurle agurgarria:
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.
Izan zaitez HIRUKAlagun