"Edo Udalari ez zaio brigadako langileen segurtasuna arduratzen edo lokalak ixteko argudioa gezurra da"

Ander Zarraga 2022ko urr. 27a, 08:34

Brigadako langileak Arpillaoko lokal batean lanean. © DAVID CRESTELO

Azken egunetan, Arpillaoko lokaletan Plentziako Udaleko langileak sarritan lanean ikusi dituztela salatu du David Crestelo Plentziako EH Bilduko alkateordeak, eta hori frogatzen duten argazkiak ere helarazi dizkio HIRUKAri. Halaber, kritikatu du Udalak "arrazoi politikoengatik" hustu zuela Denontzat gaztetxea aurreko barikuan, eta Arpillaoko elkarteek egindako txosten teknikoak ez omen duela lokalak ixteko argudiorik ematen.

Aurreko astean, Danontzat gaztetxea hustu zutenean, Arpillaotik kanporatutako elkarteek deitoratu zuten brigadako langileak Udalak itxitako azpiegituran ari zirela lanean. Horren aurrean, Udalak adierazi zuen "brigadak une jakin batean" sartu zirela lokaletara, baina Crestelok adierazi duenez, "egunotan, langileak sarritan ikusi dituzte lokal barruan lanean". Bere iritziz Udala kontraesan argia ari da egiten: "Eraikinaren egoera arriskutsua bada eta langileak barruan lanean badaude, edo Udalari ez zaio brigadako langileen segurtasuna arduratzen edo lokalak ixteko segurtasunaren argudioa gezurra da".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun