Plentzian udako festa-zerrenda luze baten azkenak izango dira sanantolinak, eta plentziarrek ez dute aukera galduko udari behar bezalako agurra emateko. Besteak beste, bihar, abuztuaren 29an, Itxas Eder taldeak dantza erakustaldia egingo du; abuztuaren 30ean, El Conquis telebista-saioko probak egiteko aukera egongo da Legarrondon; abuztuaren 31 lehiaketa gastronomikoen eguna izango da, umeek tortilla eta entsaladak egingo dituzte, helduek, aldiz, paellak; irailaren 1ean, CXXIX. Nekazaritza Azokagaz batera Euskal Jantzi Tradizionalen erakusketa egongo da Erribera kalean; irailaren 2an, Plentzia La Gallarda familientzako herri-krosa egingo dute; eta, jaietako azken egunean, irailaren 3an, XLX. Marmitako Lehiaketa izango da eguneko ekitaldi nagusia.
Arestian aipatutako ekintza nabarmenduez gain, beste hamaika jarduera egongo dira hurrengo egunetan, hala nola musika emanaldiak, umeentzako jarduerak eta eguneroko programa itxiko duen zezensuzkoa; hemen duzue egitarau osoa.
Egitaraua:
Abuztuak 29, martitzena
- 14:30 Herri-bazkaria.
- 17:45 Harrera Antolintxu eta Madalentxuri.
- 18:00 Txupinaren jaurtitzea. Ostean, Andra Marirako igoera eta aurreskua.
- 20:00 Dantza-saioa, Plentziako Itxas Eder taldearen eskutik, Ontziola plazan.
- 22:00 Zezensuzkoa, Ontziola plazan.
- 23:00 Gau zuria.
- 23:00 Photocall-a, udaletxean.
- 23:00 Erromeria: Oxabi.
Abuztuak 30, eguaztena
- 11:30 El Conquis Ginkana, Legarrondon.
- 18:00 Nagusientzako arrastia bingo- eta briska-jokoakaz.
- 20:00 Musika: Los Chimberos.
- 21:30 Zezensuzkoa, futbito zelaian.
- 22:00 Helduen Play-Back Lehiaketa.
- Dj gaua: Tekno/Rivertech.
Abuztuak 31, eguena
- 10:00 Umeen Tortilla Lehiaketa (izen-ematea, udaletxean).
- 10:00 Umeen Entsalada Lehiaketa (izen-ematea, udaletxean).
- 10:00 Paella Lehiaketa (izen-ematea, udaletxean).
- 12:00 Entsalada eta tortillen aurkezpena.
- 13:00 Paellen aurkezpena.
- 13:30 Bitsa-festa, Ontziola plazan.
- 14:30 Sari-banaketa.
- 18:00 Umeen eta familien Mozorro-lehiaketa eta sari-banaketa.
- 22:00 Zezensuzkoa, futbito-zelaian.
- 22:30 Kontzertuak: Puro Relajo eta Nonbait erromeria, Ontziola plazan.
Irailak 1, barikua
- 09:00 Eskualdeko CXXIX. Nekazaritza Azoka.
- 10:00 Diana, txistulariakaz eta buruhandiakaz.
- 12:00 Euskal Jantzi Tradizionalen erakusketa, Erribera kalean.
- 13:30 Erromeria herrian zehar: Kittu.
- 18:30 Helduen Mozorro Lehiaketa.
- 20:30 VIII. San Antolin Bertso-saioa, Pirata bertso-eskolaren eskutik: Sustrai Colina, Andoni Egaña, Nerea Ibartzabal eta Maialen Lujanbio, Eliz plazan.
- 22:00 Zezensuzkoa, futbito-zelaian.
- 22:30 Kontzertuak: Tributo platero eta DJ Iñigo Perez eta Argi.
- 22:30 Bakarrizketa-gaua, Eliz plazan.
Irailak 2, zapatua
- 10:00 Txupinaren jaurtitzea eta txistulariak herrian zehar.
- 10:00 Plentzia La Gallarda IV. Familien arteko Herri Krosa, Plazatxotik.
- 11:30 Antolintxu, Madalentxu eta Udalbatzaren kontzentrazioa, Ontziola plazan.
- 12:00 Antolin Deunaren ohorezko meza eta aurreskua.
- 13:30 Musika Bandaren kontzertua.
- 14:30 San Antolin koktela, txarangak girotua.
- 18:00 Umeen Play-Back Lehiaketa.
- 19:30 XII. Plentzia Kantari.
- 20:00 Elektrotxaranga.
- 22:00 Zezensuzkoa, futbito zelaian.
- 23:00 Kontzertuak: Urrats erromeria, Ontziola plazan.
Irailak 3, domeka
- 10:00 Diana.
- 10:00 XLX. Marmitako Lehiaketa.
- 13:30 Marmiten aurkezpena.
- 17:00 Marmitako Lehiaketen sari-banaketa
- 18:00 Olinpiadak.
- Urrezko alpargaten banaketa.
- Kalejira herrian zehar.
Antolintxu eta Madalentxuren agurra. - Jaien amaiera zezensuzkoen entzierroagaz.