Sanantolinetako protagonista nagusiak aurkeztu dituzte Plentzian

Ander Zarraga 2023ko abu. 28a, 10:34

Aurtengo jaietako Antolintxuak eta Madalentxuak aurkeztu dituzte. © PLENTZIAKO JAI-BATZORDEA

Urteroko ohiturari jarraituz, Plentzian Antolintxuak eta Madalentxuak aurkeztu zituzten zapatuan, hilaren 26an, bihar bertan hasiko diren festen aurrerapen gisa. Aurten, Alex Bilbao Zabala eta Araitz Argiñarena Amezua izango dira Antolintxu eta Madalentxu txiki, eta, aldiz, Cynthia Cagigas Zabala eta Joseba Artaza Barturen izango dira Madalentxu eta Antolintxu, hurrenez hurren.

Urtero, herritarrek bozka-bidez aukeratzen dituzte herriko pertsona esanguratsuak San Antolin jaietako protagonistak izan daitezen. Iraganean panpinak erabiltzen bazituzten ere, aspaldi aldatu zuten ohitura eta herritar hautatuek hartzen dute orain rola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun