Hiribilduaren urteurreneko ospakizunen testuinguruan egin zuten ekitaldia, eta azpimarratu zuten feminismoa ez dela "kapritxo bat, ezta gehiegikeria bat ere, larrialdi historiko eta soziala da, eta emakumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasunaren aldeko borroka".
Gaineratu zuten duela zenbait urte hiribilduan emakumeek gizartean egindako ekarpen garrantzitsua ohoratzeko eta aitortzeko kale bat egon zedin lehen urratsak eman zituztela, eta, bost urte baino gehiago itxaron behar izan dituzten arren, "gaur hemen gaude, gaurtik aurrera Emakumeen Ibilbidea deituko den ibiltoki honetan".
Plentziako Geltokiko zubiaren ondoko kaleari izena aldatu diote. Hala, Zugaitz Bidea zena Emakumeen Ibilbidea izango da gaurtik aurrera.
— Hiruka (@HirukaEus) October 7, 2023
Gaur egin dute inaugurazioa. pic.twitter.com/aRu3PFn28g