Egitarauak

Ospakizunek ez dute atsedenik hartuko Plentzian

Ander Zarraga 2024ko uzt. 10a, 09:09

Uztailean zehar Plentziako hainbat auzotako jaiak ospatuko dituzte, tartean, Txipio, Saratxaga edo Isuzkitzakoak.

Plentziako festarik ospetsuenak uda amaieran izan arren, uztailean ere hamaika ospakizun dituzte hiribilduan. Bestea beste, hurrengo asteetan karmenak, Madalenak, Saratxaga eta Isuzkitzako jaiak eta saninazioak ospatuko dituzte hiribilduan. Hemen horietako egitarauak.

Egitaraua:

KARMENGO JAIAK
Uztailak 13, zapatua

  • 10:00 Marmitako-lehiaketaren izen ematea.
  • 12:00 Txupinaren jaurtitzea.
  • 12:30 Bertso-poteoa portuko tabernetan zehar, Pirata eskolaren eskutik.
  • 13:00 Marmiten aurkezpena.
  • 15:00 Sari-banaketa.
  • 17:00 Arrauna: 16. Karmengo Ama Ikurriña eta 7. Emilio Laka Beteranoen estropada.
  • 20:30 Kontzertua: Bilbotxeros.
  • 22:00 Zezensuzkoa.

Uztailak 14, domeka

  • 11:00 Umeentzako jolasak.
  • 19:00 Sardina-jana.
  • 20:00 Kantu-jira, Plentzia Kantaguneren eskutik.
  • 21:00 Kontzertua: Roca y Rollo.
  • 22:00 Zezensuzkoa.

Uztailak 16, martitzena

  • 11:00 Txupinaren jaurtitzea.
  • 12:00 Karmengo Ama Birjinaren omenezko meza.
  • 13:00 Karmengo Ama Birjinaren jaitsiera, elizatik itsasadarrera.
  • 13:30 Itsas-prozesioa, Arkoteren traineruan irekiko dute segizioa.
  • 14:30 Karmengo Ama Birjinaren omenezko aurreskua eta salbea.
  • 19:00 Dantza-saioa, Plentziako Itxas Eder taldearen eskutik.
  • 21:45 Zezensuzkoa.
  • 22:00 Aire zabaleko zinema: Agur Etxebeste (euskaraz).

MADALENAK
Uztailak 20, zapatua

  • 18:00 Txupinaren jaurtitzea Madalentxuen eskutik.
  • 18:30 Kantu-jira herrikoa kaleetatik Eingo taldeagaz eta Madalentxuakaz.
  • 18:30 Bits-festa futbito zelaian.
  • 19:30 San Antolin Pala Txapelketa, emakumezkoen eta gizonezkoen finalaurrekoa, Jai Alai frontoian.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Kontzertua: Garilak 26.

Uztailak 21, domeka

  • 10:00 Tortilla-txapelketaren izen-ematea (haurrak eta helduak).
  • 13:00 Tortillen aurkezpena.
  • 14:30 Sari-banaketa.
  • 18:00 Nagusientzako bingoa.
  • 18:00 Umeentzako ur-parkea.
  • 19:00 Emakume Master Cup (esku-pilota), Jai Alai frontoian.
  • 19:30 Baflepoteoa.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Kontzertua: La Txama.

Uztailak 22 astelehena

  • 11:00 Txupinaren jaurtitzea eta txistulariak.
  • 11:30 Madalentxuen eta Udalbatzaren elkarretaratzea Astilleron, Eliz plazara igotzeko.
  • 12:00 Meza Plentziako patroiaren omenez eta aurreskua, Eliz plazan.
  • 13:30 Musika bandaren kontzertua Eliz plazan.
  • 14:30 Fanfarreagaz girotutako koktela, herriko kaleetan.
  • 18:00 Sakatu elektrotxaranga.
  • 22:00 Zezensuzkoa, futbito zelaian.

ISUZKITZAKO MADALENTXUAK
Uztailak 23 martitzena

  • Egun osoan zehar musika eta txosna egongo dira.
  • 12:00 Umeen tortilla-lehiaketaren hasiera.
  • 13:00 Paella-lehiaketaren hasiera.
  • 17:30 Umeen jolasak eta aurpegi-margotzea.
  • 19:00 Herri-txorizada.
  • 20:30 Kontzertua.

SARATXAGAKO JAIAK
Uztailak 29 astelehena

  • 12:30 Aire libreko meza.
  • 13:00 Aurreskua eta luntxa.
  • 15:00 Bingo musikatua.

SAN INAZIO JAIAK
Uztailak 31, domeka

  • 11:00 Diana eta txistulariak.
  • 11:00 Umeentzako tailerrak.
  • 13:00 Meza.
  • 18:00 Dantza-saioa, Plentziako Itxas Eder taldeagaz.
  • 20:00 Disko-festa.
  • 22:00 Zezensuzkoa, Azurtegiondo plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun