Aurten, Plentziako jaiak abuztuko azken astean ospatuko dituzte, eta ospakizunek iraileko lehen egunak ere hartuko dituzte; hau da, abuztuaren 28tik irailaren 2ra izango dira festak. Hala ere, aldez aurretik, aurtengo Madalentxu, Antolintxu eta euren parekide gazteagoak nortzuk izango diren jakinarazteko ospakizuna ere egingo dute abuztuaren 20an. Pertsonaia horiek bozka bidez aukeratzen dituzte urtero, hiribilduan zehar jartzen dituzten hautetsontzietan herritar esanguratsuenen izenak sartuz. Horrez gain, Plentziako jai-batzordeak hainbat jarduera prestatu ditu hiribilduan ezagunenak diren jaiak behar bezala ospatzeko: lehiaketa gastronomikoak, kontzertuak, euskal jantzi tradizionalen desfilea, umeentzako jarduerak...
Egitaraua:
Abuztuak 24, zapatua
Antolintxu eta Madalentxu Eguna
- 11:00 Kalejira, Plazatxotik hasita Erribera kalean zehar eta Eliz plazaraino.
- 12:00 Antolintxu eta Madalentxuen ohorezko meza.
- 13:00 2024ko Antolintxu eta Madalentxuren aurkezpena.
Abuztuak 28, eguaztena
- 14:30 Herri-bazkaria.
- 17:45 Harrera Antolintxu eta Madalentxuri.
- 18:00 Txupinaren jaurtitzea, Andra Marirako igoera eta aurreskua.
- 20:00 Dantza-saioa, Itxas Eder taldearen eskutik, Ontziola plazan; euria bada, Jai Alai frontoian.
- 22:00 Zezensuzkoa, Ontziola plazan.
- 23:00 Gau zuria, Urrats erromeriagaz.
Abuztuak 29, eguena
- 12:00 Molto motorren sari nagusia (0-4 urte), Jai Alai frontoian. Partaideek eraman beharko dituzte motorrak.
- 13:00 Piraten bits-festa. Ez ahaztu mozorroa!
- 18:00 Nagusientzako bingo-arratsaldea.
- 19:00 San Antolin Pala Txapelketa, emakumezkoen eta gizonezkoen finala, Jai Alai frontoia.
- 21:30 Zezensuzkoa, futbito zelaian.
- 22:00 Helduen Playback Lehiaketa.
Abuztuak 30, barikua
- 10:00 Tortilla-, paella- eta entsalada lehiaketetako izen-emateak.
- 12:30 Entsaladen aurkezpena.
- 13:00 Tortillen aurkezpena.
- 13:30 Paellen aurkezpena eta sari-banaketa.
- 21:30 Baflepoteoa.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 01:00 DJ Malakias MX3
Abuztuak 31, zapatua
- 10:00 52. Marmitako Lehiaketan izen-ematea.
- 10:30 Plentzia La Gallarda 5. Familia Kros herrikoia. Arturo Peña Memoriala.
- 13:30 Marmiten aurkezpena.
- 16:30 Sari-banaketa.
- 17:00 Olinpiadak futbito zelaian.
- 19:30 13. Plentzia Kantari, Plentzia Kantaguneren eskutik.
- 19:30 Umeen Playback Lehiaketa.
- 22:00 Zezensuzkoa, futbito zelaian.
- 22:00 80-90 hamarkadako kontzertua: The Hottubes.
- 01:00 Zipote Records.
Irailak 1, domeka
- 09:00 Eskualdeko 130. Nekazaritza Azoka.
- 11:00 Diana.
- 12:00 Euskal Jantzi Tradizionalen erakusketa, Plazatxotik hasita.
- 19:00 Umeen mozorro lehiaketa.
- 20:30 9. San Antolin Bertso-saioa: Aroa Arrizubieta, Julio Soto, Beñat Gaztelumendi eta Onintza Enbeita, eliz plazan.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 23:00 Erromeria: Oinutsik.
Irailak 2, astelehena
- 11:00 Txupinaren jaurtitzea eta diana.
- 11:30 Antolintxu, Madalentxu eta Udalbatzaren elkarretaratzea Ontziola plazan, eliz plazara igotzeko.
- 12:00 Antolin Deunaren ohorezko meza eta aurreskua.
- 13:30 Musika bandaren kontzertua, Ontziola plazan.
- 14:30 Fanfarreak girotutako koktela, herriko kaleetan.
- 17:00 Umeentzako puzgarriak, portuan; Jai Alai frontoian euria egiten badu.
- 20:00 Urrezko alpargatak banatzea. Kalejira elektrotxarangagaz, Antolintxuak eta Madalentxuak agurtzeko.