"Isuskitza" gabarra itsasoratu dute Plentzian

Ander Zarraga 2024ko abu. 27a, 17:47

Antzina, itsasadarrean gora eta behera merkantziak garraiatzeko erabiltzen ziren moduko zurezko gabarra baten erreplika eraiki eta itsasoratu dute Plentzian. Boluntarioen lanari esker, eta Albaola Itsas Kultur Faktoriak utzitako plano batzuei jarraituta, gabarra bat itsasadarreko ur-bideetatik nabigatuko da beste behin ere. Gainera, eguenean hasiko diren San Antolin jaieitan, Antolintxuak eta Madalentxuak hiribildura eramateko ere baliatuko dute itsasontzi berria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun