Badauzkagu Plentziako festetako antolintxuak eta madalentxuak!

Ander Zarraga 2024ko abu. 26a, 12:42

Aurkezpen-ekitaldia zapatuan egin zuten, abuztuaren 24an, Plentziako Eleiz plazan. © PLENTZIAKO UDALA

Plentziako San Antolin jaietako protagonista nagusiak izendatu dituzte aste-akabuan: Itziar Casado izango da Madalentxu txiki, Peio Alberdi Antolintxu txiki, Maitane Ruiz Madalentxu eta Iñaki Garay Antolintxu. Hala, ohiturari jarraituz, plentziarrek herritar esanguratsu hauek aukeratu dituzte jaietako protagonista izan daitezen, eta festetako ekitaldi nagusietan egongo dira, baita etziko txupinaren jaurtitzean ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun