Jende andana batu da gaur Plentzian sanantolinetan. Gazte eta nagusi, askotariko kuadrillak eta familiak batu dira erdigunean gastronomiari lotutako hiru hitzorduei aurre egiteko: entsalada-, patata tortilla- eta paella-lehiaketa. Horietako asko garaikurra bere egiteko batu dira; beste horrenbeste jaiaz gozatzeko. Batzuek zein besteek, bariku honetako jai-giro ederraz disfrutatzeko parada izan dute. Hona hemen egunak utzitako irudi batzuk.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!