Eguraldi lagun, ehunka lagun hurbildu ziren hiribilduko kaleetara 131. edizioa bete duen azoka ospetsuaz gozatzera. Postuetan tokiko produktuak erosi eta dastatzeko aukera izan zuten bisitariek, eta, aldi berean, kolore eta ehundura askotariko alkandorak, gonak eta jantzi tradizionalak ikusi ahal izan zituzten desfilean.