Gatazkaren jatorria Euskal Kirol Portuak Eusko Jaurlaritzaren erakundeak Plentziako portuko plazak banatzeko aplikatutako esleipen-sisteman dago, itsasontzien neurrien araberako irizpide teknikoak hartu baitzituzten. Neurri horren eraginez, patroi asko kanpoan geratu ziren, euren itsasontziak aurreikusitako talde bakar batean ere sartzen ez zirelako, eta, ondorioz, 80 kaltetu inguruk zozketaren aurka helegitea jarri zuen. Hamar bat lagunek bide judizialari ekin zioten eta, lau urte geroago, justiziak kontzesioak deuseztatzea lortu dute.
Azkenean, AEAko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman die salaketa jarri zuten itsasontzi-jabeei eta 2021ean egindako zozketa bertan behera utzi du, El Correo komunikabideak argitaratutako informazioaren arabera.
Hala, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak iragarri du arau berriaren zirriborroa aurkeztuko duela abenduan, Bizkaiko eta Gipuzkoako elkarte eta patroikaz entzute-prozesu bat egin ostean. Aurreratu dutenez, sistema bidezkoago bat adostea da helburua, baita EAEko portuetako 8.000 erabiltzaile baino gehiagori eragiten dien ziurgabetasunagaz amaitzea ere.