EH Bildu koalizioak aurkeztuko proposamenean eskatzen da Sopelako udal-agintariak erakusketaren arduradunakaz harremanetan jar daitezela, agendak adosteko, erakusketa albait arinen egin ahal izateko.
Zigor Merodio preso politiko bilbotarraren "Aldharrikatuz" eskultura-erakusketa egitearen aldeko proposamena onartu zuen azaroaren 24ko osoko bilkuran Sopelako Udalbatzak; EH Bildu (koalizioak aurkeztu zuen eskaera), DB-TU eta Orain udal-taldeen aldeko botoakaz atera zen aurrera. Udal Gobernua osatzen duten EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten.
EH Bildu koalizioak aurkeztuko proposamenean eskatzen da Sopelako udal-agintariak erakusketaren arduradunakaz harremanetan jar daitezela, agendak adosteko, erakusketa albait arinen egin ahal izateko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!