Martxoak 8 Uribe Kostan

Dena prest Emakumeen Astea ospatzeko, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 4a, 16:28
Itzartu emakumeen elkartearen sari-banaketa, Kurtzio kultur etxean. © SOPELAKO UDALA
Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, martxoaren 5ean hasi eta 13ra arte, ekimenez betetako Emakumeen Astea egongo da Sopelan. Udalak, Berdintasun Sailak eta Itzartu elkarteak, sopeloztar denei zuzendutako hainbat jarduera antolatu dute: antzezlanak, berbaldiak, lehiaketak, ekitaldiak… Baina, denek helburu berdina konpartitzen dute: "emakume eta gizonen arteko eskubide-berdintasunak aldarrikatzea", udal arduradunen arabera.

Egitaraua

Martxoak 5, zapatua

10:00-14:00 / 16:00-19:00 Autodefentsa ikastaroa, Kurtzio kultur etxean. Informazio gehiago: 946 765 595 (Itzartu).
19:00 "Todas somos compañeros" antzezlana (Itzartu), Kurtzio kultur etxean. Sarrera, doan.

Martxoak 6, domeka

18:00 "Futbolariak eta printzesak" umeentzako antzezlana, Kurtzio kultur etxean. Euskaraz. Sarrera: 3 euro (umeak) / 5 euro (helduak).
14:00 Bazkaria. Izen-ematea: Andrak emakumeen elkartea (Sabino Arana, 78).

Martxoak 7, astelehena

18:00 Emakunderen eta Andrak elkartearen ibilbidearen gaineko berbaldia, Kurtzio kultur etxean. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.

Martxoak 8, martitzena

18:00 XX. Tarta Lehiaketa, nagusien etxean. Antolatzailea: Itzartu emakumeen elkartea.

Martxoak 9, eguaztena

19:00 Poesia- eta musika-errezitaldia, Kurtzio kultur etxean. Sarrera, doan.

Martxoak 10, eguena

18:00 Ramiro Pinillari omenaldia, eta pintura lehiaketako sarien banaketa, Kurtzio kultur etxean. Sarrera, doan.

Martxoak 11, barikua

20:00 Maria Berasarteren fadoak, Kurtzio kultur etxean. Sarrera: 7 euro.

Martxoak 13, domeka

19:00 "Sindrome de Estocolmo" ikuskizuna (Bufalo Produkzioak), Kurtzio kultur etxean. Gaztelaniaz. Sarrera: 3 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun