Herri-kontsultak Uribe Kostan

EAJk erabakitze-eskubideari buruz daukan iritzia berbabide, etzi, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 27a, 16:00

Gure Esku Dagok antolatu du solasaldia.

"Erabakitze-eskubidea Uribe Kostan. Bozketa-eguna hurbil dugu. Zein da EAJren ikuspegia?" gaiaz berba egingo dute Kurtzio kultur etxean, eguazten honetan, martxoaren 29an. Gure Esku Dagok (GED) antolatutako ekitaldian, Iñigo Iturrate eusko legebiltzarkideak erantzun beharko dio galdera horri. Solasaldia arrastiko 07:00etan izango da.

Maiatzaren 7an Uribe Kostako hainbat herrik egingo duten herri-galdeketaren itauna hau da: "Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?". Horrela ezagutarazi zuen Sopelan, otsailaren 11n, Gure Esku Dago herri-ekimenak sortutako Uribe Kostako Ados taldeak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun