Herri-kontsultak Uribe Kostan

"Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?", galdetuko dute maiatzaren 7an

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 11a, 13:50

Maiatzaren 7an Uribe Kostako hainbat herrik egingo duten herri-galdeketaren itauna hau da: "Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?", horrela ezagutarazi du Sopelan, gaur eguerdian, Gure Esku Dago herri-ekimenak sortutako Uribe Kostako Ados taldeak.

Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen egingo dute, momentuz behintzat, herri-galdeketa erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-ekimenaren bultzatzaileek, egun berean denek: maiatzaren 7an. 

Horretara bidean, hamaika egiteko eta erabaki beharreko daude, eta horietako bat baino ez da herritarrek erantzun beharreko itauna zein izango den. Baina, ados ipini, eta, hori ere, denon artean erabaki dute, eta gaur eguerdian ezagutarazi, Sopelan, denek batera. 

Aurrerantzean, maiatzaren 7a buruan, pausoz pauso eginbeharrak adosten eta jakinarazten joango dira Uribe Kostako Ados taldekoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun