Agerraldian Olabide-Osteiko bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte-hartzailean jasotako emaitzen eta Olabide kalearen bide-segurtasuna aztertu duen ikerketako ondorioen aurkezpen publikoa egingo dute Gontzal Hermosilla Sopelako Alkateak, Antxon Gallego Iritziak Batuz enpresako ordezkariak eta Iosu Ramirez Leber enpresako kideak. Udal-iturriek zehaztu dutenez, aretoaren gehiengo edukiera 180 pertsonatakoa da eta sartu ahala txartelak banatuko dituzte, bete arte.