Olabideko industrialdearen eta Osteikoko etxebizitzen gunearen arteko errepidearen afera ez da berria: EH Bilduk proiektua geldiarazi zuen alkatetza bere esku zegoenean, "errepide horren bitartez, trafikoa asko handituko zelako udalerri osoan"; EAJk egitasmoari eutsi zion aginte-makila berriro eskuratzean.