HIRUKA Jardunaldiak

Mahai-ingurua: "Turismoa Uribe Kostan: kaltea edo mesedea?"

Iker Rincon Moreno 2018ko abe. 10a, 10:34

Larrabasterrako Plaza Beltza kulturgunea

Turismoari ipiniko dio arreta HIRUKAren jardunaldien azken saioak, abenduaren 13an, eguenean, Larrabasterrako Plaza Beltza kulturgunean, arrastiko 19:00etatik aurrera. Oier Kamiruaga turismo-teknikariak, Sopelako Turismo Bulegoko behargina den Olatz Arenazak, Andeka Larrea filosofoa eta antropologoak eta Jagoba Martinez Uribeko turismo-teknikariak parte hartuko dute mahai-inguruan.

Ekitaldiko kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun