Lehenengo indar biek 2015eko zinegotzi-kopuru berak lotu dituzte, eta gainerakoan ere aldaketa gutxi: aurrekoan Podemosen arima zelanbait "ordezkatu" zuen Denok Batera hautagaitzak zinegotzi bi lortu zituen, eta oraingoan Elkarrekin Podemos bera izan da udalbatzan aulki bi bereganatu dituena. Hala ere, Denok Batera berriro aurkeztu da, eta lortu egin du zinegotzi bat. PSE-EEk bereari eutsi dio, eta Orainek galdu egin du zeukan bakarra, aurten ez da aurkeztu eta. 2015ean, aritmetikak aukera ematen bazuen ere, EH Bilduk zuen alkatetza lortu. Oraingoan, eta PSE-EEk jeltzaleak babestuko dituela ontzat emanda, ikusteko dago Elkarrekin Podemos eta Denok Batera EH Bilduri emango ote dioten botoa. Ekainaren 15ean izango da aukeraketa.
- BOTO-KOPURUA: 7.316
- ABSTENTZIOA: %31,94