Koronabirusa Uribe Kostan

Etxez etxeko maskara-banaketa hasi da Sopelan

Erredakzioa 2020ko mai. 8a, 18:43

Atzo ailegatu ziren 20.000 maskarak Udaletxera. © SOPELAKO UDALA

Apirilaren 22an iragarri legez, herritarrentzako 20.000 maskara banatzen hasi da Sopelako Udala, postontzi denetan launa utzita. Espero dute datorren asteko astelehen edo martitzenean amaitzea banaketa.

Udal-iturriek adierazi dute "bizilagun guztientzat maskarak dohainik banatuko dituen Bizkaiko lehen udalerrietako bat" da Sopela. "Neurri horren bidez, Udalak herritarren artean birusa kutsatzeko arriskua gutxitu nahi du, batez ere datozen asteetan konfinamendu-neurriak gutxituz doazenean".

Udalak ordaindu ditu, oso-osorik, 20.000 maskarak (horiez gain, EUDELek dohaintzan emandakoak jaso ditu egunotan). Kirurgikoak dira, hiru geruzako TNTan egindakoak, eta behin erabiltzekoak. "Europar Batasuneko erakundeek onartutakoak dira eta segurtasun- eta osasun-arau guztiak betetzen dituzte", azpimarratu du Udalak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun