Udal-arduradunek adierazi dutenez, milioi bat euro erabiliko dute datozen lau urteetan Sopelbus martxan ipintzeko. Berrikuntzetako bat Barik txartela erabiltzeko aukera izango da. Bestalde, zerbitzua COVID-19a dela eta ezarritako osasun-arauei egokituko zaie. Esleipena lortu gura duten enpresek azaroaren 13ra arteko epea izango dute euren burua lehiaketara aurkezteko.
Udalaren webgunean ikus daiteke, xehe-xehe, zerbitzuak zer tarifa eta ibilbide izango dituen.