Pandemiaren ondorioz galerak izan dituzten hirugarren sektoreko negozioei laguntza ematea da kanpainaren helburua, Sopelako Udalak azaldu duenez. Denera, 77.570 euro erabiliko dira, kontsumitzaileek establezimenduetan jasoko dituzten deskontuak berdintzeko.
Udalak 8.635 bonu jaulkiko ditu, "lehenengo edizioan baino 1.889 gehiago". Gutxienez 20 eta 40 euroko erosketa eginez gero, bost eta hamar euroko deskontu-bonuaz baliatu ahal izango da, hurrenez hurren. Deskontu-bonu horiek udal-dirulaguntzaren bidez ordainduko dira.
Bost euroko 5.757 bonu eta hamar euroko 2.878 banatuko dituzte. Otsailaren 28a baino lehen erabili beharko dira, eta egindako erosketa bakoitzeko bonu bakarra erabili ahal izango da.
Kanpainan parte hartu gura duten enpresek Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskaria, edo telematikoki, egoitza elektronikoaren bidez: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus