Hezkuntza Sailak hartutako erabakiaren aurka, Zipiriñe ikastetxeko hezkuntza komunitateak kaleak hartu ditu leku-arazoa konpon dezaten eskatzeko. Horregatik, barikuan, maiatzaren 21ean, pandemiaren aurretik egiten zuten moduan, guraso, ikasle eta irakasleek beraien egonezina eta aldarrikapenak adierazteko, elkarretaratzea egin zuten.
Data ez dute ausaz aukeratu, Eskola Kontseiluak eta Hezkuntza Sailak datorren ekainaren 1ean batzarra egingo baitute. Bertan, Jaurlaritzari eskatuko diote Loroñon eraikin berria egiteko proiektua 2019/23 Inbertsio Planean sar dezatela. Urtarrilean egindako galdeketan, familiek aukeratu zuten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako eraikin berria eraikitzea Loroñon.
Bere aldetik, Sopelako Udalak hitzeman du prozedura administratibo eta urbanistikoagaz hasiko dela, udal-jabetzako Loroño lursaila Lakuari eskaintzeko.