Hezkuntza Saialak eta Zipiriñe ikastetxeko Eskola Kontseiluak aurrerapauso bat eman dute zentroaren leku-arazoei aurre egiteko, eta, momentuz, egungo eraikina hedatzea erabaki dute. Arazoari behin-behineko konponbide bat emateko, ikasturtea bukatzen denean hedapena nola egingo den aztertuko dute, baina, aurreratu dutenez, litekeena da Goiene kalean egitura aurrefabrikatuak jartzea. Hala ere, oraindino ez dute ezer baieztatu.
Horregaz batera, urte biko epea eman dute Loroñon zentro berria eraiki behar den erabakitzeko. Hezkuntza Sailak hurrengo ikasturte bietako matrikulazioak aztertuko ditu, beste aurrerapauso bat eman behar den deliberatzeko.