Sopelako Udalean bere burua % 60ra liberatzeko proposamena egin ondoren, Patricia de los Angeles Alfonso Sousa Elkarrekin Podemoseko zinegotziak atzera egin du, azken egunotan jaso dituen presio eta kritikengatik. Atzo, ekainaren 30ean, Sopelako Udalaren osoko bilkuran eztabaidagaietako bat zen De los Angelesen eskaera polemikoa, baina berak hala eskatuta, EAJk eta PSEk atzera egin dute eskaera horretan.
Zinegotziak azaldu duenez, "benetako astakeriak esaten ari dira sare sozialetan", eta iragarri du salaketak jarriko dituela, "bere irudia eta ohorea babesteko". Bestalde, Elkarrekin Podemoseko zinegotziak baieztatu duenez, udaletxean ebazpenik gabeko dokumentuak erregistratu dituzte, bere sinaduragaz, baina berak horren berri izan gabe, eta baita "Podemosen izenean egindako akordioak" ere, De los Angelesek, bozeramaile gisa, "horren berri izan gabe".
Bien bitartean, orain arte bere taldekideak, Eder Garciak, liberazio eskaera guztiz gaitzetsi du, baita iragarri ere alderdiaren barruan ikerketa-prozesua ireki dutela gertatutakoa aztertzeko.