Jauregizar plazan merkatua osatzeko asmoagaz, Sopelako Udalak lizentziak eskatzeko prozesua ireki du, bertan kokatuko dituzten zortzi postuetako bat eskatzeko. Horren bitartez, zapatu goizetan, 09:00etatik 14:00etara, bertan ekoiztutako barazkiak, frutak eta bestelako produktuak saltzeko azoka jarri gura dute; ekoizleek 06:30ean bertaratu ahalko dira beren produktuak jartzeko.
Baldintzei dagokienez, udal-iturriek zehaztu dute eskatzaileek udalerriko kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituztela. Bestalde, kontsumora bideratutako elikagaien ekoizleak Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean (RGSEAA) inskribatuta egon beharko dira.
Lehen mailako ekoizpenetik zuzenean datozen eta hasierako izaeran funtsezko aldaketarik izan ez duten nekazaritzako elikagaien kasuan (elaborazioa, eraldaketa, ontziratzea, biltegiratzea eta banaketa), elikagai motaren arabera, ekoizleak Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) inskribatuta egon beharko dira, animalia-jatorriko produktu jakin batzuk direnean; aldiz, landare-jatorriko produktuak direnean, Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean (REGA) izena emanda egon beharko dira.
Eskaerak egiteko informazio guztia eta araudia lotura honetan deskargatu daiteke.