Idazle sopeloztarraren eleberri-proiektuak Benidormera garamatza: gune turistikoetan kokatutako kiosko bat da gertalekua, eta bertan lan egiten duten bi emakumezko dira protagonistak. "Gainbehera datorren negozioa, inguru kitsch bat, bi belaunalditako andrazkoen bizikizunak… Gertakizunekin batera josiko dira emozio, oroitzapen eta hausnarketak", aurreratu dute saritzaileek.
Arte Ederretan graduatua, poesia-liburu bi argitaratu ditu Lizar Begoñak: Aro beilegia poesia-bilduma (Balea zuria, 2020), Donostia Kultura saria irabazitakoa, eta Gepardo japoniarrak (Susa, 2022).