Arakistainek Maialen Aldazabal izan du orain arte bikotekide, baina Mundialeko partidetan Araia Lejardi Europako txapelduna izango du ondoan; gainera, bikotearen partidak irekiko du Mundiala. Gogoratu beharra dago Arakistain eta Aldazabal txapeldunorde geratu zirela iazko emakumezkoen 23 urtez azpikoen zesta-puntako Mundialean.
Horrez gain, Berriatuako zesta punta taldean dabilen 16 urteko sopeloztarra Bizkaiko eta Euskadiko txapelketetan eta Espainiako Kopan dabil jokatzen gaur egun.