Urriaren 16tik aurrera Sopelako Bonu Denda eta Gastro Bonuak trukatu ahal izango dituzte herritarrek

Nahia Martinez Gondra 2023ko urr. 10a, 09:46

Urriaren 16tik azaroaren 30era arte herritarrek bonuak trukatu ahal izango dituzte. Argazkia: Freepik

Guztira Sopelako 47 denda eta 13 ostalaritza-lokal batu dira Toki Garapen Departamenduak abian jarritako 2023ko Bonu Denda eta Gastro Bonuen bigarren kanpainara. Hala, urriaren 16tik azaroaren 30era arte (edo amaitu arte) herritarrek bonu horiek trukatu ahal izango dituzte.

Tokiko merkataritzari eta ostalaritzari laguntzen jarraitu gura du Sopelako Udalak herritarrek zein bisitariek herriko kontsumoaren aldeko apustua egin dezaten, eta betiere etekin ekonomikoa lortzeko xedeagaz.

Aurrekoetan bezala, pertsona bakoitzak 5 euroko sei bonu jasotzeko eskubidea izango du (30 euro gehienez), kanpaina bakoitzerako establezimendu eta erosketa berean edo desberdinetan gastatzeko. Erositako 10 euro bakoitzeko, 5 euroko deskontua aplikatuko zaio.

Herritarrek gogoan izan behar dute pertsona bakoitzak bere NANagaz edo AIZagaz bakarrik trukatu ahal izango dituela bonuak. Hurrengo estekatan kontsulta daiteke kanpaina honetan parte hartzen duten negozioen zerrenda: Bonu Denda eta Gastro Bonu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun