Sopelako Munarrikolanda mendi taldeak Burgoseko La Peña mendietara bidaiatuko du

Nahia Martinez Gondra 2023ko aza. 6a, 12:09

Munarrikolanda mendi taldea. © LUIS DIEZ

Datorren azaroaren 26an, domekan, Munarrikolanda taldeak irteera berri bat egingo du La Peña mendietara (Burgos, Espainiar Estatua). Rellosotik abiatuko dira eta Tres Dedos (1172m) eta Peñalba de Lérdano (1244m) tontorrak igoko dituzte ibilbidea Villabasilen amaitzeko. Gainera, abenduaren 17an urteko azken txangoa egingo dute: Orozkotik Axkorrigara (1099m) igoko dute Gorbeia mendiguneko lekurik malkartsu eta ezkutuenetik. Informazio gehiago euren webgunean edo 696 731 662 telefonora deituz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun